Garbiñe Insausti & Iñaki Salvador. HEGOAK Hernani
Verschiedene Termine
Biteri Kultur Etxea
Biteri Kultur Etxea. Nafar Kalea, 18, 20120. Ver mapa, ,
Garbiñe Insausti, kantari eta aktore hernaniarra, eta Iñaki Salvador pianojole ezaguna batu dira oraingoan, HEGOAK kontzertua eskeintzeko. Ikuskizuna, bidai musikal bat izango da. Hegazti errarien moduan, hegoak izango ditugu lagun, beste leku, melodia eta kantuetara iristeko, haiek ezagutu eta geureganatzeko asmoz. Eta baita hegoak ere, sorterrira bueltatu eta bertakoak, hemengoak, gogoratu eta maitatzeko. Mikel Laboa, Imanol edota Xabier Leteren aski ezagunak diren gure euskal kantuekin batera, Edith Piaf, Jaques Brell, edo Kurt Weill bezelako artista haundien melodiak ere bisitatuko ditugu emanaldian zehar.
Gainera, bi gonbidatu berezi izango ditugu: Nahia Valle kantari hernaniarra eta Maider Zapirain biolontxelista.
