Antzerki Z. Hondamendia Hernani
Diverses dates
Biteri kultur etxea
Nafar kalea, Hernani, Gipuzkoa
Maite Larburu tiene eventos activos en este momento.
Vous êtes fan de Maite Larburu
Découvrez ses dernières nouvelles, photos et vidéos. Laissez-nous votre email et ne manquez aucun détail.
Zaborra metafora bat da batzuetan, baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020 martxoa: Covid-a heldu da. Irrati-esataria Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
2022ko otsaila... Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.
Zuzendaria: Ximun Fuchs
Testuak: Harkaitz Cano
Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte
Aktoreak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Eneko Gil, Ane Sagüés, Ruth Guimerá, Jon Ander Urresti