Bisita gidatua: Epidemia! Gaixotasunaren kontrako borroka Gasteizen (euskaraz) Vitoria-Gasteiz Bisita gidatua: Epidemia! Gaixotasunaren kontrako borroka Gasteizen (euskaraz) Vitoria-Gasteiz
Turismo Bulegoa
Turismo Bulegoa. Plaza de España, 1. Ver mapa
por determinar por determinar

Bisita gidatua: Epidemia! Gaixotasunaren kontrako borroka Gasteizen (euskaraz) Vitoria-Gasteiz

Varie date

Turismo Bulegoa

Turismo Bulegoa. Plaza de España, 1. Ver mapa, ,


Idem tiene eventos activos en este momento.



Sei un fan di Idem

Scopri le loro ultime notizie, foto e video. Daci la tua email per non perdere nessun dettaglio.



Historian zehar, Arabako probintziak hainbat gaixotasunen etengabeko astindua jasan behar izan du, eta horrek arrasto izugarriak utzi ditu lurraldean. Bisita honek XV. mendetik XX. mendera bitarteko ibilbidea eskaintzen du, hiriko erdigunean zehar ibiliz, eta informazio historiko ugari ditu hizpide, oso aberasgarriak eta orainarekin oso lotuak. Zeintzuk izan ziren Gasteizko herritarren zerbitzura lan egin zuten lehenbiziko sendagileak? Zein izan zen bizar-zirujauen lana XVI. mendeko izurriteetan? Nola jaso eta zabaldu zen nafarreriaren aurkako txertoa Araban? Eta koleraren aurrean, nola markatu zuen gizartearen ikarak hiriko urbanismoaren etorkizuna? Zatoz erantzunen bila bitxikeriaz betetako bisita atsegin honetara.

Informazio gehiago
Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.   Prezioa: 6 € pertsonako. Hizkuntzak: euskara. Bisita hau euskaraz ere egin daiteke: Visita guiada: Epidemias (castellano). Topalekua: turismo-bulegoa (Espainia plaza, 1). Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan. Bisita ez da haurrentzat gomendatzen. Bisita gidatuak egiteko, COVID protokolo bat dago, bertaratutako guztiek jarraitu beharrekoa.


Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.


Harremanetarako Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa.   Tel. 945 161 598 [email protected]


Baldintzak
Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 24 ordu lehenago.   Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu. Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.





Altri Artisti
Informazione sul recinto Aggiungi servizi Condividi evento
Facebook Twitter Linkedin