Bisita gidatua: Gasteiz, hiri berdea (euskaraz) Vitoria-Gasteiz
Varie date
Oficina de Turismo
Plaça de Catalunya, 17, 08002, Barcelona, ,
Bisita gidatua: Gasteiz, hiri berdea (euskaraz) Vitoria-Gasteiz tiene 0 eventos activos en este momento.
Sei un fan di Bisita gidatua: Gasteiz, hiri berdea (euskaraz) Vitoria-Gasteiz
Scopri le loro ultime notizie, foto e video. Daci la tua email per non perdere nessun dettaglio.
Ba al dakizu zergatik esaten dugun jasangarritasuna gure hiriko DNAren parte dela? Ba al zenekien Gasteizen bizi den edonorentzat, gehienez, berdegune batera oinez iristeko 2,5 minutuko distantzia dagoela? Eta kontatu al dizute inoiz hiriak 115.000 zuhaitz baino gehiago dituela kale eta parkeetan eta 250.000 baino gehiago Eraztun Berdean? Bisita gidatu honetan jasangarritasunak bere zentzu guztietan zer esan nahi duen erakutsiko dizugu.
Informazio gehiago
Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
Prezioa: 6 € pertsonako.
Hizkuntza: euskara. Bisita hau gaztelaniaz ere egin daiteke: Visita guiada: Vitoria-Gasteiz, la ciudad verde
Topalekua: Turismo bulegoa.
Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
Bisita ez da haurrentzat gomendatzen.
Bisita gidatuak egiteko, COVID protokolo bat dago, bertaratutako guztiek jarraitu beharrekoa.
Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.
Harremanetarako Vitoria-Gasteizko Udala. Turismo-bulegoa. Tel. 945 161 598 [email protected] WhatsApp
Zerbitzuaren baldintzak orokorrak
Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 48 ordu lehenago.
Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.
