Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. "Ostirala iritsi da!" en Azkoitia Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. "Ostirala iritsi da!" en Azkoitia
Baztartxo Antzokia
Aingeru kalea, 0
Azkoitia Gipuzkoa

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. "Ostirala iritsi da!" en Azkoitia

Varias Fechas

Baztartxo Antzokia

Aingeru Kalea, 0 20720, Azkoitia, Gipuzkoa


Porrotx tiene 1 eventos activos en este momento. VER EVENTOS DISPONIBLES



Sé el primero en enterarte del inicio de la venta de entradas para Porrotx

Descubre sus últimas noticias, fotografías y vídeos. Déjanos tu email y no te pierdas ningún detalle.



OSTIRALA IRITSI DA!

Katxiporretako pailazoen ikuskizun berria

Haurrei, familiei eta sudurgorriak maite dituen orori zuzendutako “Ostirala iritsi da!” Katxiporretako pailazoen abentura berria abian da!

2023ko azaroan argitaratutako “Txapasen kaxa magikoa” ipuin eta disko ilustratuetan dago oinarrituta saio hau. Josu Txapartegi Aramendi (Zarautz, 1946), Txapas ezizenaz ezaguna, euskal akordeoilari, idazle, abesbatzako zuzendari, organo-jole eta sortzaile oparoa da, Imanol Urbietaren lagun eta kide oso gertukoa izandakoa. Irakasle jubilatua da egun Txapas, nahiz eta inoiz ez den heziketa mundutik erretiratuko. Bere bizitzan hamaika abesti sortuak dauzka eta astero astero egiten die ikasgelara bisita haurrei kontu-kantari. Abesti horien artean “Ostirala iritsi da” da Txapasek sortutako kanturik ezagunena, ostiralero ikastetxe askotako jolastokietan entzun genezakena.

Honengatik guztiagatik, lan honekin Katxiporreta Kooperatibak aitortza egin nahi die Txapasi eta berak bezala, egunerokotasunean haien balioak eta bizipenak maitasunez eta ilusioz partekatzen dituzten hezitzaile guztiei.

“Ostirala iritsi da!” saioan Txapasen zein Imanol Urbietaren kantuek presentzia berezia izango dute (Xabier Zabala konpositore eta musikoak egindako konponketekin), baita jolasek, naturak eta bestelako sorpresek ere.

Preguntas relacionadas con Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. "Ostirala iritsi da!" en Azkoitia

¿En qué lugar se realiza el evento Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore. \"Ostirala iritsi da!\" en Azkoitia?

El evento se realiza en Baztartxo Antzokia en Gipuzkoa.