MICE + RÜDIGER en Gernika
Varias Fechas
Bekoibarra Kalea, 253 48300, Gernika-Lumo, Bizkaia
RÜDIGER
Euskal musika eszenan itzaleko langilea dugu Felix Buff. Willis Drummond, Joseba Irazoki, Petit Fantôme eta bertze hainbat taldetako bateri jole bezala ezagutzen dugu. Aldi honetan Rüdiger ezizeneko proiektu pertsonala aurkezten digu.
Bi biren artean sortu dituen 8 kantuz osatutako diska da. Etxean konposatu eta musika ekoizlea den Johannes Buff anaiarekin grabatu ditu eraiki berria duten Shorebreaker estudioan.
Karta postala panoramiko baten aurrean gara, adingabeko melodiak, britpopa, Laurel Canyoneko psikedelismo eztia eta 90 urteetako oinarrizko indie rockaren kolaketa bat.
MICE
Miren Narbaizak bere bakarkako proiektuan sakontzen jarraitzen du. 2017an sortu zuen
MICE, Napoka Iria, Perlak, Drumkopters eta Dual Split taldeetan ibili ostean. Bi argitalpen
editatu ditu, izen bereko diskoa 2017an eta lau kantuz osatutako “Zilar printzak” EPa 2019an.
Biak Joseba Baleztenak produzituak izan dira.
Hirugarren lana 2022an etorri da. Joseba Baleztenak ekoitzi eta grabatu du Gakobeltz Hit
Faktorian eta Forbidden Colours disketxeak editatu du. LAUTADA du izena duela urte
batzuetatik bizitoki duen paisaia arabarrari erreferentzia eginez.
Preguntas relacionadas con MICE + RÜDIGER en Gernika
¿En qué lugar se realiza el concierto MICE + RÜDIGER en Gernika?
El concierto se realiza en Iparragirre Rock aretoa en Bizkaia.
¿Dónde es el concierto de Mice?
El concierto es en Iparragirre Rock aretoa.
¿Dónde es el concierto de Gernika?
El concierto es en Iparragirre Rock aretoa.
¿Dónde es el concierto de Rudiger?
El concierto es en Iparragirre Rock aretoa.