Psilocybe Gernikan
Diverses Dates
Iparragirre Rock aretoa
Bekoibarra poligonoa, Sollube eraikina, 25-4, Gernika, Bizkaia
Entérate antes que nadie
¿Quieres ver a Psilocybe Gernikan?
Te avisaremos de nuevas fechas, apertura de venta y preventas de Psilocybe Gernikan.
Psilocybe eta Iparragirreren arteko jaialdia!
Hondarribiko Psilocybe musika elkartean sortutako taldea da TZAR. Nestor (Horzdun, Biruss, GPK), Alberto (BloodSeekers), Mikel (Sextysexers, Müturbeltz, Zakillers), Ager (Fumut) eta Xabiron (BloodSeekers, Velozet) dira TZAR. Pandemia garaian sortuak bi lan kaleratu dituzte musika bidean, biak Fidelenea estudioan grabatuak Mikel Kazalisen gidaritzapean. ‘Vol 1’ 2021 urteko uztailean kaleratu zen. ‘VOL.2:Irainduei’, berriz, 2022ko udaberrian. Musikalki Sludge/doom giro pisutsuen eta HC-aren bapatekotasunaren nahasketa batean dabiltza 90-etako amerikar rocka beti zelatan dagoela.
KRIN
Psiloko lehengo lokaletik ateratako lau zoro beraien harrikada protopunk ilunarekin zabaltzen.
THE IIINGLES
Oholtzaren gainean emakumeen presentzia aldarrikatzea dugu helburu, espazioak okupatzea eta femenismoari eustea beti ere emakumeez osatutako taldeen bertsioak gure eginez.



