Entérate antes que nadie
¿Quieres ver a Musikarium en Hernani?
Te avisaremos de nuevas fechas, apertura de venta y preventas de Musikarium en Hernani.
Ilargik 8 urte ditu eta Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du berarekin ibili besterik egin. Badu dohain berezi bat mugikorrak, gehiegizko erabilerak maite duzun hori kentzen dizu eta Ilargik asko erabili duenez ahotsa galdu du eta ezin du kantatu. Baina Mari Domingik badu edabe magikoa Ama Lurreko lau osagaiekin egiten dena. Osagaiak kontinente desberdinetan
aurkitu beharko ditu Ilargik ahotsa berreskuratzeko. Herrialdeetako hizkuntzak ikasi eta baita musikak ere osagaiak bilatzen dituen bitartean. Kulturak, hizkuntzak, ohiturak ezagutuko
ditu eta Euskal Herrikoarekin alderatu. Ilargi ohartuko da hainbat musika tresnen antzekotasunaz.
Bidaia didaktiko alaia da Ilargik proposatzen diguna. Ikusle gazteak adi egongo dira musikarekin, marrazki bizidunekin, antzerkiarekin eta aurkezleak kontatuko dituen istorioekin.
Berreskuratuko al du Ilargik ahotsa? Kantatuko al du berriro? Ikasiko al du Ilargik mugikorrari erabilera arduratsua ematen? Musikarium ikuskizun pedagogikoak ditu erantzunak.
Gidoia, zuzendaritza artistikoa eta aurkezlea: Oihan Vega
Musika sorkuntza eta zuzendaritza musikala: Xabier Zabala
Musikariak: Xabier Zabala, Luis M. Moreno (Pirata), Igor Torre, Igor Telletxea



