Bele Gipuzkoa Bele Gipuzkoa
Biteri kultur etxea
Gipuzkoa ES

Bele Gipuzkoa

Fonction unique 30/12/2026

Biteri kultur etxea

Nafar kalea, Hernani, Gipuzkoa

Kontzertua zutik izango da.


2024ean Herrari izeneko lehen albuma argitaratu, eta 2025an zehar korista eta gitarrajole gisa Fermin Muguruzarekin nazioarteko biran egon ostean, Lide Heandoren Bele proiektua bueltan da lan berri batekin.

Muturrez Zerura, Beleren bigarren albuma, 80. hamarkadako gau ero bat eta horren osteko etxerako buelta melankolikoa da. Zortzi abestitan zehar (edo hobe esanda, intro bat, sei abesti eta bonus track bat), Belek musika beltzarekiko duen interesa eta maitasuna arakatzen jarraituko du, lehenbiziko diskoan nabarmentzen zen r&b-tik eta souletik aldendu, eta 80ko disco, funk eta dance elektronikoetara bidaiatuz. Dantza negarrez ere egin daitekeelako. Zeren drama dantzarekin uxatzen ez duenaz, ez da fio.

Dantzalekuak sutan jartzeko intentzio argiz datorkigu Bele oraingoan, Euskal Herrian odol hotzekoak ez garela frogatu nahian.


Lide Heando: ahotsa eta kitarra

Iñigo Etxarri: bateria eta ahotsa

Maria Antunez: baxua eta Kitarra

Sara Alonso: teklak eta sinteak

Amets Aznarez: tronboia??

Artistes de l’événement Informations sur le lieu Ajouter des services Partager l’événement
Facebook Twitter Linkedin